Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Matxain, Manuel

Gipuzkoar bertso jartzailea (Donostia, 1916 - Donostia, 1999). Bertso jartzaile bezala ez ezik, bolari eta toka jokalari bezala ere nabarmendu zen. 1992an Donostiako Udalak Hiritar Merituari emandako domina eskaini zion. 1994ko Bertsolari Egunean bertsozaleen omenaldia jaso zuen, beste zortzi bertsojartzailerekin batera.