Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Matteotti, Giacomo

Italiar politikaria (Fratta Polesine, 1885 - Erroma, 1924). Alderdi sozialistan sartu eta diputatu eta alderdiko idazkari nagusi izan zen. Oso ezaguna egin den hitzaldi batean, 1924an, indarkeria erabiltzea eta hauteskundeetan iruzur egin izana leporatu zien faxistei. Talde faxista batek hil zuen urte berean; horrek erreakzio ugari sortu zuen Italia osoan. Hasieran, gertaera horren ondorioz faxistek indarra galdu bazuten ere, laster indartu ziren berriro, Mussolini diktadore zelarik.