Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

maskarada

iz. Zuberoako dantza eta kanta multzoa, kalez-kale joanez jokatzen direnak.  v  XVI. mendean Ingalaterran sartu zen eta arrakasta handia izan zuen XVII. mendean. Mozorroak eta agertokiak ikusgarriak izaten ziren eta alegoria aldetik oso landuak ziren. Maskarada egilerik ezagunena Ben Jonson, gorteko olerkaria, izan zen, 1605-1631 urteetan. Hura erretiratu zenean, maskaradak literatura balioa galdu zuen eta ikuskizun huts bihurtu zen. Ukaezinezkoa da maskaradak balletean, operan eta pantomiman izan duen eragina.  v  Euskal Herrian, europar usadioarekin bat eginik, Zuberoan sartu zen XVI. mendean. Inauterietako igande guztietan gazteak bildu eta maskaradak prestatzen zituzten, eta herriz herri ibiltzen ziren mozorroz jantzirik. Euskal Herrian ezagunak diren ofizio jakinetakoak ziren pertsonaiak eta taldeak. Dantzaz, musikaz, mintzoaz eta mimoaz baliatzen ziren lanbideak antzezteko. XX. mendean oraindik bizirik diraute eta orain dela hirurehun eta laurehun urte bezalaxe antolatzen dira.