Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Masaccio, Tommaso di Giovanni

Italiar margolaria (San Giovanni Valdarno, 1401 - Erroma, 1428). Florentzian Masolinoren ikasle izan, eta Donatelloren eta Brunelleschi arkitektoaren eragin handia izan zuen. XV. mendeko margolari handietakoa izan zen, eta “Antze Berriaren aitatzat” hartua izan da. Bere lanen artean ezagunenak Erromako Nekaldiaren kaperako freskoak dira. Beste lan batzuk: Ama Birjina eta Umea; Santa Ana, Ama Birjinarekin eta Jesus Haurrarekin.