Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martorell, Joanot

Valentziar idazlea (Gandia, 1413 - 1468). Valentziako zaldun aristokrata baten semea zen. Gaztaroan, zaldungoko legeei jarraituz, bere arrebari ohorea lapurtu zion zaldun bat desafiatu zuen, eta Ingalaterrako Henrike IV.a jarri zuen borrokaren lekuko eta epaile. Bizitzan zehar behin baino gehiagotan izan zituen horrelako desafioak, ohitura hori ordurako anakronikoa bazen ere. Martolell-ena da Tirant Lo Blanc zaldungo liburua. Katalanez idatzita dago, eta 1490ean argitaratu zen lehen aldiz, Valentzian. Cervantesen hitzetan, salbuespena da zaldungo generoaren barruan, fantasiarik ez dagoelako, pertsonaiak bat datozelako historiarekin eta lekuak errealismoz deskribatzen direlako.