Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marpa

Tibeteko erlijiosoa eta itzultzailea (Lhobrag, Tibet, 1012 - Tibet, 1096). Lurjabe aberatsen semea zen. Yogiekin aritu zen budismoaren dotrinak ikasten Indian egindako hiru egonaldi luzeetan (10 eta 6 urte lehenengo biak). Tibetera itzulirik bere lurrak zaintzeari eta ikasitako dotrinak zabaltzeari ekin zion. Haren ikasle nagusia Milarepa izan zen. Marpak budismoaren oinarrizko testuak itzuli zituen, besteren artean Bka’-’gyur (Kagiur izenez ezagutzen dena, “Budaren hitzaren itzulpena”) eta Bstan’-’gyur (Tangiur izenez ezagutzen dena, Irakatsien itzulpena”.