Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marne, Haute-

Frantziako ipar-ekialdeko departamendua [52], Champagne-Ardenne lurraldean, Parisko arroaren hego-mendebalean; 6.211 km2 eta 210.670 biztanle (1982). Hiriburua: Chaumont; beste hiri garrantzizko batzuk: Langres eta Saint Dizier (hiri handiena).  v  Orografia eta klima. Marne ibaiak igarotzen du hegoaldetik iparralderantz. Aube ibaia, Marneren adarra, eta Mosa ibaia bertan jaiotzen dira, Langres-ko goi-ordokian. Klima gogorra da. Marneko mendiak Frantziako lurralderik basotsuenetakoa dira.  v  Ekonomia. Basoen ustiakuntza eta nekazaritza (fruituak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industriaren barruan metalurgia eta siderurgia dira alor garrantzizkoenak.