Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Markiz

Bernedoko udalerriko herria (Arabako Mendialdea). 58 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xvii. mendean galdu zen. Aipagarri dira XVI-XVIII. mendeetako Santa Eulalia parrokia eliza, XIII. mendeko Ama Birjina Beolarrako ermita erromanikoa eta XVIII. mendeko San Roke ermita.