Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Markesa uharteak

Polinesiako Frantziaren eskumeneko uhartedia, Ozeanian, Ozeano Barearen hego-ekialdean; 1.274 km2 eta 7.000 biztanle. Hiriburua, Taiohae. Ipar-mendebaletik hego-ekialdera lerrokaturik dauden 15 uharte inguruk osatzen dute uhartedia; Hiva-Oa da zabalena (35 km) eta Nuku Hiva izenekoa da oparoena. Uharteetan gailur garai asko da, 1.000 m-tik gorakoak horietako asko. Eguraldi ona eta belardiak dituzte ezaugarri. Espainiarrak 1595ean heldu ziren Markesa uharteetara (Alvaro de Mendaña), eta 1842an frantziarrek eskuratu zituzten. Kafea, fruta, kokondoak eta kotoia dira Markesa uharteetako ekonomiaren oinarri.