Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marenzio, Luca

Italiar musikagilea (Coccaglio, Brescia inguruan, 1553 - Erroma, 1599). Berpizkundeko italiar madrigal egilerik aipagarriena. Erroman (1578-1586), Florentzian eta Polonian (1595-1598) ibili ondoren 1598an Erromara itzuli zen eta Aita Santuaren gortean geratu zen behin-betirako. Marenziok madrigal eta «villanella» asko argitaratu zituen, baita bost motete liburu ere. Berezko teknika zuen; musika lanetako pasarte batzuetan homofonia erabili zuen, aurreragoko madrigalen molde polifonikoaren ordez. Harmoniaren aldetik ausardia handiz jokatu zuen: kromatismotik modulazio enarmoniko aurreratuetara jo zuen eta batzuetan bere hartan utzi zituen disonantziak, dramatismoa sortzearren.