Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marceau, Marcel

Frantses mimoa (Estrasburgo, 1923). Dullin-en ikasle eta J. L. Barrault-en laguntzaile izan zen; gero bere konpainia osatu zuen (1947). Bip izeneko pertsonaia sortu zuen, bere ondorengo mimika guztian eragin handia izan duena. 1958an mimo eskola bat sortu zuen Parisen. Egungo mimoaren eta pantomimaren berritzaile eta bultzatzaile nagusia izan da.