Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marat, Jean Paul

Iraultzaile eta politikari frantsesa (Boudry, 1743 - Paris, 1793). 1789ko iraultzako buruzagietako bat izan zen. Medikuntza ikasketak egin zituen Londresen, eta bertan argitaratu zuen The Chains of Slavery (1774) lana, monarkia ilustratuaren kritika. Iraultza hasi eta berehala Erregimen Zaharreko osteen kontrako propaganda lan handia egin zuen, L’Ami du Peuple egunkariaren orrietatik batez ere. Espetxean egon zen, eta birritan ihes egin behar izan zuen Ingalaterrara. Konbentzioko kide zen, eta 1792ko “iraileko sarraskiaren” eta Luis XVI.ak izandako heriotza zigorraren arduradun izan zen. Charlotte Cordayk hil zuen bainatzen ari zela.