Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Manzisidor, Inazio Maria

Gipuzkoar idazlea (Azkoitia, 1907 - Loiola, 1961). Jesuita. Euskaltzain urgazlea izan zen, eta hagiografia lanak idatzi zituen batik-bat. Obra nagusiak: Deustoko atezai Garate Jesulaguna (1936), Otoitz-bidea (1948), Jesu Kristoren bizitza (1953), Gure Patroi aundia. Aita San Inazio´ren bizitza (1965), Santu Bizitzak, egunean eguneangoa (1958-1959), Mayatzeko Loretako Irakurgayak eta Igandeko Berri On itzalditxoak.