Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

malguki 2

iz. Indar batek okertu, tenkatu edo sakatu ondoren, bere jatorrizko formara bere kasa itzultzen den gauzakia, gehienetan espiral formakoa.  v  Mek. Bi atal higikorren artean jarrita, energia bereganatuz atal horien mugimendua leuntzen duen mekanismoa. Galgaren antzeko mekanismoa da, funtsean, baina translaziozko mugimenduak (dardarazkoak, batez ere) murrizten ditu malgukiak, galgak ez bezala, honek errotazio mugimendua gerarazten baitu. Berezko malgutasun handiko gai soil batez, kautxuz, adibidez, egin daiteke malgukia, edo mekanismo osatuago batez era daiteke, hots, barruan pistoi bat daraman olioz betatako zilindro batez.