Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Malevitx, Kazimir

Errusiar margolaria (Kiev, 1878 - San Petersburgo, 1935). Postinpresionisten eta fauvisten eragina nabari zaio hasierako bere lanetan. Kubismoa landu zuen gero; Errusiako kubistarik handienetakoa da. Kubismoa alde batera utzi eta azkenean berak sortu eta teorizatu zuen suprematismoa landu zuen. Garai horretakoa du (1918) Atze zuriaren gainean lauki zuria koadro ezaguna. 1919. urtean Moskuko Arte Ederretako Eskolako irakasle izendatu zuten Sobietar Batasuneko agintari berriek, baina errealismo sozialistarekin bat ez zetorrelako kargua utzi eta Leningradera erretiratu zen. Kubismotik suprematismora lana idatzi zuten Maiakovskirekin. 1926an Alemaniara joan zen, eta han Die gebenstandslose Welt argitaratu zuen; geometriako gai abstraktuei buruzko teoria azaldu zuen liburu horretan. Eragin handia izan zuen ondorengo margolariengan.