Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Malerreka

Nafarroako ipar-mendebaleko eskualdea (Iruñeko merindadea). Guztira 137,2 km2 eta 3.773 biztanle ditu. Udalerri hauek osatua da Malerrekako eskualdea: Donamaria, Elgorriaga, Ituren, Oitz, Doneztebe, Sunbilla, Urrotz eta Zubieta. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak % 95. Ezkurra ibaia hegoalde iparralde igarotzen da. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza eta abere hazkuntza dira. Dena dela hango behargin asko Lesakako industrialdera joaten da lanera.