Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Malatesta, Enrico

Italiar idazlea (Santa Maria, 1853 - Erroma, 1932). Internazional Sozialistako kide eta Italiako higikunde anarkistako buruzagietako bat izan zen. 1874ko eta 1877ko matxinada anarkistetan parte hartu zuen. Kartzelan egon ondoren, Argentinan, Frantzian, Britainia Handian, Espainian eta Estatu Batuetan egon zen erbesteraturik, harik eta 1919an Italiara itzuli zen arte. Italiara itzulirik, Aste Gorrian parte hartu zuen. Volontá aldizkaria sortu zuen. Entre Paysans, Anarchy, Scritti (hiru liburuki, 1934-36) dira idatzi zituen lan aipagarrienak.