Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Makua Zarandona, Jose Maria

Bizkaitar politikaria (Bilbo, 1923 - Bilbo, 1990). Eusko Ikasle Batza elkarteko kidea zen eta Frantziara erbesteratu behar izan zuen Espainiako Gerra Zibilaren garaian. Ekonomia eta enpresari buruzko lan garrantzitsuak eman zituen argitara. 1980 eta 1986. urteetan Eusko Legebiltzarreko parlamentario hautatu zuten EAJ alderdiaren eskutik. Alderdi bereko ahaldun izan zen Bizkaiko Batzar Nagusietan 1983. urtean. Bizkaiko Diputatu Nagusia izan zen 1983. urtetik, 1987. urtean politikatik erretiratu zen arte.