Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

makal 1

iz. Zuhaitz garai eta hostotsua, leku hezeetan hazten dena eta zura zuria eta uretan usteltzen zaila duen (Populus sp.).  v  Kanadako makala (Populus canadensis). Hosto erorkorra, adaburu zabala eta 30 m eta gehiagoko goiera har dezakeena. Azala gris argia eta ebaki sakonekikoa izaten du, hostoa berriz txorten luzekoa, bihotz itxurakoa eta punta-estua. Europako lurralde guztietan zabaldua dago; kaleak eta parkeak apaintzeko ere erabiltzen da.