Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Majentzio

(Lat. Marcus Aurelius Valerius). Erromatar enperadorea (280- Erroma, 312). Maximiano enperadorearen semea zen. Pretoriarrek Konstantino baztertu eta Majentzio aukeratu zuten enperadore; aginpidea 306-312 bitartean izan zuen. Aitarekin batera Severo eta Galerioren gudarosteak garaitu zituen eta Italia, Afrika eta Espainiako aginpidea eskuratu zuen. Konstantinoren aurka borrokan ari zela Milvius zubian hil zen.