Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maillol, Aristide

Frantses margolaria eta eskultorea (Banyuls, 1861 - Banyuls, 1944). Pintura eta eskultura ikasketak egin zituen Parisko Arte Ederretako Eskolan. Haren lan guztietan Nabis taldearen eragina ikusten da, nahiz eta talde horretako kide izan ez. Berrogei urte eginak zituen arte ez zen sartu eskulturaren munduan. Rodinen inpresionismoaren eta patetismoaren kontrako jarrera erakutsi zuen hasiera hasieratik; Greziako eta Erromako garai klasikoetako eskulturaren tradizioa gordetzea zuen helburua. Emakumezkoen eskulturak egin zituen batez ere (Eva, 1900; Gaua, 1904; Flore, 1911). 1901ean Greziara egin zuen bidaian indartu egin zen klasizismoarekin zuen lotura. Inolako espresionismo kritikorik erakusten ez duten eskulturekin batera, Monument à Cézanne (1912-15) eta Monument à Debussy (1935), ezaugarri nagusitzat dinamismoa duten beste batzuk egin zituen (Pensée enchaînée, 1905). Azken lanetan, L’Harmonie (brontzez egina, 1944an) eta L’Ile de France (1934), du Maillolen eskulturak goren maila.