Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Magon

Kartagotarren jenerala (h.-203). Asdrubalen anaia zen. Espainiatik barrena eraman zituen kartagotarren gudarosteak, Anibali laguntza eskaintzeko, baina Eszipionek garaitu zuen Ilipan. Balearretan hil zen, borrokan egin zizkioten zaurien ondorioz.