Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Magaloff, Nikita

Errusiar pianista, suitzar hiritartasuna hartu zuena (San Petersburgo, 1912 - Vévéy, 1992). Gurasoak 1917ko iraultzaren ondoren ihes egindako errusiar erbesteratuak ziren. Magaloff-ek Parisko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta han lehenengo saria lortu zuen 1929. urtean. Hobekuntza eskolak ahrtu zituen Serguei S. Prokofiev-ekin. 1939an Suitzan hartu zuen bizilekua, eta Genevako Kontserbatorioko piano irakasle izan zen 1949-1959 bitartean; garai horretan hasi zen lanean bakarlari gisa. Errepertorio erromantikoa zuen gustukoena, eta Frédéric Chopinen lanetan nabarmendu zen. XX. mendearen hasierako frantses musikako interprete fina izan zen, Ravel-ena batez ere. Nikita Magaloff-ek bere aitaginarreba Josef Szigetirekin jo ohi zuen, eta hainbat disko grabatu zituen harekin batera.