Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

madrasah

iz. Erl. Herri islamdarretako goi-mailako irakaskuntzagunea. Madrasah eskolek Korana oinarri zuten teologia eta zuzenbide eskola gisa iraun dute XX. mendea arte. Islamaren teologiaz eta legeez eta arabieraren gramatikaz gainera, literatura, matematika eta beste zientzia batzuk ere lantzen dira. Madrasah-ko ikasketak dohainik izaten dira eta baita ikasketak burutu bitartean han bizitzea ere. Ikasketen oinarria testuak eta irakurgaiak aztertzea eta buruz ikastea da.