Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lurie, Alison

Estatubatuar eleberrigilea (Chicago, 1926) Massachusetts-eko Radcliffe College eskolan egin zituen ikasketak. 1968. urteaz geroztik Cornell-eko Unibertsitateko irakasle da. Bere lehenengo eleberriak unibertsitatearen giroa dute oinarri. Luriek kronika bat egiten du bere lanetan, umore puntuarekin, jende jantziaren artean dagoen nahigabeagatik. Irudizko lagunak (1967) lanean erlijio gurtza bitxi bati buruz hitz egiten du, eta Benetako jendea (1969) lanean, berriz, idazle kolonia bati buruz idazten du. Bizitza sozialaren fabula horietan ohiko gaiak dira leialtasunik eza eta sexu porrota. Maitasuna eta adiskidetasuna (1972) lana unibertsitateko maitasun harreman baten kronika da; Gerra familian (1974) lanean, berriz, senar-emazte batzuen haustura kontatzen du, atzean Vietnamgo gerra ikusten dela; Bakarrik umeak (1979), ume baten begiradaren bidez helduen mundu hertsiaren irudia erakusten du. 1984an idatzi zuen Kanpoko arazoak (1984) lanak Pulitzer saria jaso zuen. Azkeneko lanen artean nabarmentzekoa da Lorin Jonesi buruzko egia. Saiakera liburuak ere idatzi ditu: Soinekoaren hizkuntza (1981) eta Ez kontatu helduei (1990). Luriek, bestalde, hainbat antologia antolatu ditu, hala nola Gaur egungo maitagarri ipuinen Oxfordeko liburua.