Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lumadi

iz. Sin. lumaje. Hegazti baten gorputza estaltzen duten lumen multzoa.  v  Zool. Hegaztiei lumadiak babesa ematen die, kanpoko tenperaturatik isolatu egiten ditu, eta gorputzaren ertzak leundu eta biribildu egiten ditu, airean eta uretan arinago ibiltzeko. Hegazti jaioberriaren lumak oso leunak dira (lumatxa). Helduenak nabarrak, marradunak eta tantatuak dira askotan. Sexuaren arabera ere bereizten dira lumadiak; arrenak distiratsuagoak dira eta marrazki gehiago dituzte emeenak baino. Urtean behin gutxienez txoriei lumak aldatzen zaizkie.