Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lukasiewicz, Jan

Poloniar logikaria (Lvov, 1878 - Dublin, 1956). Lvov unibertsitateko irakaslea (1906) eta ondoren Varsoviakoa (1915). 1946. urtean Dublinera emigratu zuen. Varsoviako taldeko kiderik ospetsuenetakoa izan zen. Eragin handia izan zuen sistema axiomatikoen azterlanetan, eta logika balioanitzen sortzailea izan zen. Azpimarratzekoak dira logikaren historiari buruz idatzi zituen lanak (logika estoikoa eta aristotelikoa). Logika proposizionalaren idazkera ere berritu zuen. Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Kontradikzio printzipioa Aristotelesengan (1910); Bi balioko logika (1921); Probabilitate kalkuluaren oinarri logikoak; Aristotelesen silogistika (1951).