Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Luanda

(Antzina, Sao Paulo de Loanda edo Loanda). Angolako hiriburua, errepublikaren iparraldean, Ozeano Atlantikoaren ertzean. 1.134.000 biztanle. Angolako hiri jendetsuena da eta errepublikako portu garrantzitsuena Lobitokoaren atzetik. Artzapezpikutegi katolikoa. Unibertsitatea. Nazioarteko aireportua. Administrazio eta merkataritzagune oso garrantzitsua da, eta bertan dute abiaburua errepublikako burdinbide eta errepide nagusiek. Industriak ere garapen handia izan du azken urteetan: petrolio findegiak, janari industria, kimika, ehungintza. Petrolio hobi garrantzitsuak dira hiritik hurbil. Aipagarria da portuaren gainean den Sao Miguel gotorlekua.