Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lowry, Malcolm

Eleberrigile ingelesa (Birkenbead, Cheshire, 1909 - Ripe, Sussex, 1957). Cambridgen egiten ari zen ikasketak utzi eta itsasoratu egin zen. Orduan idatzi zuen Ultramarines, bere lehen eleberria (1934). Ameriketako zenbait estatutan bizi izan zen eta alkoholzale amorratu bihurtu zen; alkoholak kalteturik hil zen. Obra nagusiak: Under the volcano (1963, 1947, Sumendiaren azpian), eta The voyage that never ends (Inoiz amaitzen ez den bidaia, amaitu gabea).