Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Louganis, Gregory

Estatubatuar kirolaria, tranpolin jauzilaria (San Diego, 1960). Aita samoarra zuen eta ama europarra, baina San Diegoko Louganis familiak hartu zuen semetzat. Bederatzi urte zituelarik hasi zen tranpolin jauzian, eta hamasei urte zituela, Estatu Batuetako selekzioarekin hartu zuen parte Montréalgo Olinpiar Jokoetan (1976). Urrezko domina irabazi zuen plataforma jauzian. Los Angelesko jokoetan (1984) eta Seulgoetan (1988) urrezko dominak irabazi zituen tranpolin eta plataforma jauzietan. 1988an utzi zituen lehiaketak eta antzerkian eta zineman hasi zen antzezle bezala lan egiten. 1994an New Yorkeko Gay Jokoetan parte hartu zuen, homosexuala zela erakutsiz. Hurrengo urtean HIES gaixotasuna zuela adierazi zuen.