Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

L髉ez 羖varez, Francisco Javier

(揚atxi L髉ez izenez ezaguna) Bizkaitar politikaria (Portugalete, 1959). PSE-EEko idazkari nagusia da. Haren aita, Eduardo L髉ez Albizu 揕alo, euskal sozialismoaren buruzagi historikoa izan zen. Ingeniaritza industrialeko ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1975ean Euskadiko Gazte Sozialisten kide egin zen eta erakundeko idazkari nagusia izan zen 1985etik 1988ra. 1977an Euskadiko Alderdi Sozialistako kide egin zen, eta 1986an, Espainiako Legebiltzarreko diputatu hautatu zuten Bizkaian. 1988an PSE-EEko Batzorde Eragileko kide izateko hautatu zuten. 1991n bere gain hartu zuen PSE-EEko Antolakuntza Idazkaritza eta 1995ean Bizkaiko Sozialisten Idazkaritza Instituzionala. 1997an Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi izendatu zuten, eta 2002ko martxoan Euskadiko PSE-EEkoa. Gainera, PSOEko Batzorde Federaleko kide da eta eusko legebiltzarkidea 1991az geroztik. 2007an auziperatua izan zen, Jose Ibarretxe eta Rodolfo Aresekin batera, desobedientzia delitu batengatik, 2006ko uztailean Batasuna erakunde legez kanporatuarekin biltzeaz akusatuta. Kausa artxibatua izan zen 2009ko urtarrilean. 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bera da PSE-EEko zerrendaburua.