Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ljubljana

edo Liubliana. (Al. Laibach). Esloveniako hiriburua, Errepublikaren erdialdean, Ljubljanica ibaiaren ertzean, Kroazia, Austria eta Triesterako bidegurutzean. 323.291 biztanle. Artzapezpikutegia. Unibertsitatea. Ekonomia jarduera nagusiak merkataritza, turismoa eta industria (janari industria, kimika industria, ehungintza, aeronautika, papergintza, tabakogintza) dira. Monumentu ugari: XVIII. mendeko katedrala, XII. mendeko gaztelua (XVI-XVII. mendeetan berritua), frantziskotarren eliza, San Florian eta San Jakobo elizak, XVII eta XVIII. mendeetako jauregiak, XVIII. mendeko udaletxea eta museoak.  v  Historia. Erromatarren garaiko Emona hiria da (K.a. 34). Augusto enperadoreak gotortu zuen hiria K.o. 14. urtean baina handik gutxira hunoek bipildu zuten. Esloveniarrak VI. mendean iritsi ziren, baina XII. mendean alemaniarrek kolonizatu zuten. XIX. mendean esloveniar mugimendu abertzaleen topagune izan zen. Yugoslavia, Italia, Alemania eta, berriro ere, Jugoslaviaren mende egon ondoren, 1945. urtean Esloveniako hiriburu bihurtu zen.