Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lizundia Askondo, Jose Luis

«J. L. L.», «Etxenagusi», «Garai´ko I», «D. Amaitermin» Nafar idazlea eta irakaslea (Iruñea, 1938). Garai eta Izurtza-Mañariako udaletxeetako idazkaria, Euskaltzaindiko idazkariordea da. Durangoko Gerediaga Elkartearen sortzailea, Egin, Deia, La Gaceta del Norte, Anaitasuna, Zeruko Argia, Jakin, Enbata, Euskera, Punto y Hora, Txistulari, Tavira eta Cuadernos de Historia Duranguesa aldizkarietan eman ditu argitara artikulu garrantzitsuenak. EE alderdiko diputatua izan zen 1980-1984 urteetan. Euskaltzaindiko idazkariorde-kudetzaile lanetan dihardu azken urteotan. Politikagintza utzita, artikulugile bezala nabarmendu da Euskal Herriko egunkari eta aldizkari garrantzitsuenetan.