Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lissitzky, El

(Eliezer Markovich Lissitzky jaiotza izenez). Errusiar margolaria, tipografoa eta marrazkilaria (Smolensk, Errusia, 1890 - Mosku, 1941). Arte abstraktuaren aitzindaria izan zen XX. mendearen hasieran, Ingeniaritza ikasketak egin zituen Alemanian eta 1919an itzuli zen Errusiara, Marc Chagallen eskutik, eta Vitebsk-eko arte eskolan egon zen irakasle. Bertan ezagutu zuen Kasimir Malevitx, geometria formen nagusigoa alor orotan eskatzen zuen artista, eta haren eraginpean hasi zen Lissitzky bere Proun geometria sailetan. Berebiziko eragina izan zuten lan haiek konstruktibismoaren sorreran. Moskuko arte eskolako irakasle hasi zen 1921ean, baina gobernu sobietarrak arte modernoaren aurka jo zuenean alde egin zuen. Alemaniara joan eta Laszlo Moholy-Nagy artista hungariarrarekin jardun zuen. 1929an Moskura itzuli zen eta ikerketa berriak egin zituen konstruktibismoaren alorrean. Eragin handia izan zuen Europako mendebalean.