Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lisias

Greziako hizlaria (Atenas, K.a. 440 inguruan - 380 inguruan). Aita Sirakusako armagile aberatsa zuen. Turioin (Grezia Handia) erretorika ikasi zuen. Hogeita hamar tiranoen garaian ihes egin behar izan zuen Atenastik eta Trasibulok berriro demokrazia ezartzean itzuli zen. Logografo (auzietako agindupeko hizlari) gisa lan egin zuen. Hitzaldi anitzen egilea izan zen (28 osorik gorde dira). Bere estilo argi eta bakunagatik Atikako estiloaren eredutzat hartua izan zen antzinatean.