Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Linz

Austriako iparraldeko hiria eta ibai portua, Austria Garaiko hiriburua, Danubio ibaiaren ertzean. 202.874 biztanle. Industriagune garrantzitsua da: altzairugintza, kimika, elektrizitate eta mekanika industria, ehungintza, janari industria, ontzigintza. Aipagarri dira etxe barrokoz eta Berpizkundekoz inguratutako Hauptplatz plaza, gobernariaren jauregia (XVI.), frantziskotarren eliza gotiko-rokokoa, 1678. urteko katedrala, XV. mendeko gaztelua eta herrialdeko museoa. Unibertsitatea. Erromatarren Lentia hiria izan zen Linz; ekonomia garapen handia izan zuen Erdi Aroan zehar portuaren jarduerari esker eta XIX. mendearen hasierako burdingintzak industria astuna erakarri zuen.