Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ling, Per Henrik

Suediar poeta eta gimnasia suediarraren sortzailea (Ljunga, 1776 - Stockholm, 1839). Lund-eko unibertsitatean esgrimako irakasle izan ondoren 1814an gimnasiako eskola bat zabaldu zuen Stockholmen eta bertan gauzatu zituen gimnasia arrazionalaz zituen teoriak, Gimnasiaren oinarri orokorrak obran agertu zuen bezala (1840an argitaratua). Poema epikoak eta tragedia erromantikoak ondu zituen: Gylfe (1810) eta Asarne (1816-1833).