Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lillehei, Clarence Walton

Estatubatuar kirurgialaria (Minneapolis, 1918 - 1999). Pertsona bati bihotza irekita ebakuntza egin zion lehen kirurgialaria da. 1954. urtean izan zen hori. Zirkulazio gurutzatuaren teknika erabili zuten horretarako; ebakuntza egin behar zitzaion gaixoari hodi batzuen bidez emaile baten odola etengabe iritsarazi zioten, zuzenean odol hodietara, bihotzetik pasatu gabe. Ebakuntza oso ondo atera zen arren, gaixoa handik egun batzuetara hil zen pneumoniaz. Hala ere, hurrengo ebakuntzetarako oinarriak jarri zituen.