Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Libby, Willard Frank

Estatu Batuetako kimikaria (Grand Valley, 1908 - 1980). Wesleyan Universityn egin zuen doktoretza. Syracuse, Carnegie Institue of Technology eta Georgetownen lan egin zuen. Uranioaren isotopoak bakartzeko lanetan jardun zuen. Ehun bizien erradioaktibitatea neurtzen aditua zen; tritioa atmosferan nola eratzen den agertu zuen, eta gai organikoak edo karbonozko gaiak dituzten objektuek zenbat karbono 14 duten neurtuz gauzen antzinatasuna erabakitzeko metodo bat asmatu zuen, arkeologian, geologian, paleontologian eta geofisikan asko erabiltzen dena. 1960ko eta 1980ko Kimika Nobel saria irabazi zuen.