Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lezama Lima, José

Kubako poeta, eleberrigilea eta saiakeragilea (Habana, 1910 - Habana, 1976). Zuzenbideko ikasketak egin ondoren Hezkuntza ministerioko kultura saileko arduradun izendatu zuten. Lau aldizkari sortu eta plazaratu zituen: Verbum (1937), Espuela de plata (1939-1941), Nadie parecía (1942-1944) eta Orígenes (1944-1956). Muerte de Narciso (1937) eta Enemigo rumor (1941) egilearen lehen poesia lanek eragin handia izan zuten Kubako gazteengan. Ondorengoak dira Aventuras sigilosas (1945), La fijeza (1949) eta Dador (1960) obra poetikoak. Harenak dira, halaber, Analecta del reloj (1953), Tratados en La Habana (1958), Islas (1961) saiakera liburuak, Paradiso (1966), Oppiano Licario (1977an argitaratua) eleberriak, Arístides Fernandez lan biografiokoa (1950) eta Antologia de la poesía cubana poesia bilduma (1965).