Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leyte

Filipinetako uhartea, izen bereko golkoaren ertzean, Visayan uhartedian, Samar uhartearen hego-mendebalean. 7.215 km2 eta 1.598.942 biztanle. Bi herrialdetan banatua da Leyteko uhartea (Leyte eta Hegoaldeko Leyte) eta Ormoc eta Tacoblan dira bertako hiri eta portu nagusiak. Sumendiek eragindako uhartea da Leyte. Leyteko golkoan suntsitu zuen Estatu Batuetako itsas armadak Japoniakoa Bigarren Mundu Gerran (1944ko urriaren 24, 25 eta 26a).