Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leto

edo Latona. Mit. Zeo eta Febe titanen alaba eta Zeusen maitalea. Erditzeko toki baten bila zebilela, Delosen aurkitu zuen Poseidonen laguntzari esker. Apoloz eta Artemisaz erditu zen eta haiek babestu zuten Tizio erraldoiarengandik. Osasunaren jainkosatzat hartua zen erromatarren artean.