Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lepidoptero

izond. Zool. Izen bereko ordenako intsektuez esaten da. Gorputz ileduna dute; lau hego dituzte, mintz-lodiak, kolore bizikoak eta zabalak. Ahoa tronpa edo tutu egituran eratua dute, beregain biribilka daitekeena. Tximeletak dira familia honetako intsekturik ezagunenak. 50 bat familia biltzen dira lepidopteroen ordenan: ninfalidoak, pieridoak, esfinjidoak, papilionidoak, besteak beste.