Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lennon, John

Ingeles kantaria, gitarrista eta musikagilea (Liverpool, 1940 - New York, 1980). «The Beatles» taldearen sortzaileetako bat. Taldearen aitzindari intelektuala izen zen eta berak idatzi zituen, Paul McCartneyrekin batera abesti gehienak. «The Beatles» 1970. urtean desegin baino lehen, «Plastic Ono Band» taldea sortu zuen Yoko Ono, emaztearekin batera. Lanik aipagarrienak, bakarlari gisa edo Yoko Onorekin batera, hauek dira: Two virgins (1968), John Lennon Plastic Ono Band (1970), Imagine (1971), Walls and Bridges (Hormak eta zubiak, 1975), Double Fantasy (Fantasia bikoitza, 1980) eta Milk and Honey (Esnea eta eztia, hil ondoren argitaratua 1984. urtean). New Yorkeko etxeko atarian hil zuen  jarraitzaile batek.