Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lely, Pieter Van Der Faes

Holandar jatorriko margolari ingelesa, Sir Peter deitua (Soest, Westfalia, 1618 - Londres, 1680). Nassauko Gilenen laguntzaile joan zen Ingalaterrara eta bertan jarri zen bizitzen 1641. urtetik aurrera. Erretratugile bikaina zen; Van Dyck-en lekua hartu zuen Londreseko Gortean. Karlos I.a eta Karlos II.a erretratatu zituen, besteak beste.