Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lejarreta, Marino

Bizkaitar txirrindularia (Berriz, 1957). Valladolid-eko Novostil taldean aritu zen lehenik, baina Teka taldearekin izan zituen lehenengo garaipenak. Italian zenbait urtez Alfa-Lum taldean egon ondoren ONCE taldean aritu zen 1992an istripu larria izan eta erretiratu zen arte. Garaipen nagusiak: Naranco-ra igoera (1981), Donostiako klasika (1982), Espainiako itzulia (1982). Halaber aipagarri dira 1984. urtean Italiako Giroan lortu zuen bigarren postua eta 1985. urteko Euskadiko itzulian eta 1986. urteko Espainiako itzulian lortu zituen hirugarren eta bosgarren postuak.