Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

legeltxor

iz. Bot. Anakardiazeoen familiako zuhaitz edo zuhaixka adartsua, 5 m inguru luzea (Pistacia lentiscus). Adaje biribil samarra, adar tenteak edo albora luzatuak eta azal-gorrixkakoak izaten ditu; hostoak berriz elkartuak, binakako 2-5 orri pare larrukaraz eratuak, itxuraz arrautza egiturakoak eta kolorez berde gorrixkak. Lorea oso txikia izaten du, kolorez horia edo gorrixka. Legeltxorraren fruituak kafe-alearen antzekoak eta oliotsuak izaten dira. Haiekin egiten den olioa argi egiteko erabiltzen da. Portugalen, Italian eta Grezian hazten da batez ere, lur harritsua den eskualdeetako basoetan eta bereziki hariztietan.