Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Legarda

Nafarroako udalerria (Iruñeko merindadea). 1999ko datuen arabera, 78 biztanle ditu (1986, legardarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia: nekazaritza (garagarra eta garia), abere hazkuntza (behiak eta zerria) eta zerbitzuak. Aipatzekoa da Jasokundeko Ama Birjinaren eliza (XIV-XVI. m.).