Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lee, Spike

Estatu Batuetako zinemagilea (Georgia, 1951). Diru gutxiz ekin zion bere lehen lanari, She’s Gotta Have It (1986, Nola Darling ), idatzi, filmatu, ekoiztu, osatu eta zuzendu egiten zuela. Nazioarteko ezagutza Do the right Thing (1989, Egizu behar duzuna) eta Jungle Fever (1990, Sukar Basa) filmekin iritsi zuen, betiere beltzen zapalkuntza salatuz. Diruz hornituago, baina agian aurrekoek zuten indarra gabe, Malcom X (1992) biografikoa ere egin du. 1990eko hamarraldian film hauek egin ditu, besteak beste: Crooklyn (1994); Girl 6 (1996); Get on the bus (1997) eta Clockers (1995), zuzendari honen benetako porrot bakarra.