Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leakey, Louis Seymour Bazett

Britainiar antropologoa (Kabete, Kenya, 1903 - Londres, 1972). Oso fosil garrantzitsuak aurkitu zituen Kenyan eta Tanzanian eta bere garaiko datuek eskaintzen zuten baino data zaharragoa ezarri zion lehen gizakiari (Australopithecus eta Homo habilis, 1.750.000 bat urte). Primate antropoide baten (Zinjanthropus) hezurrak ere aurkitu zituen (14 milioi urte).